Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoa (BETION)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Telealarma komunikazio-gailuaren bidez egiten den laguntza zerbitzua da. Gailu horrek, linea telefoniko baten eta ekipamendu informatiko espezifiko baten bidez, etengabeko arreta zerbitzua ematen die erabiltzaileei, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

NORK ESKA DEZAKE?

Profil ezberdinak dituzten pertsonek eska dezakete:

  • Mendekotasuna aitortuta duten edo mendeko bihurtzeko arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonek.
  • Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonek.
  • Desgaitasun intelektuala dutenek (mendekotasuna aitortuta edukiko dute).
  • Desgaitasun fisikoa dutenek (mendekotasuna aitortuta edukiko dute).
  • Desgaitasun sentsoriala dutenek (mendekotasuna aitortuta edukiko dute).
  • Gaixotasun mentala diagnostikatua duten pertsonek (mendekotasuna aitortuta edukiko dute).
  • Aurreko egoeraren batean sartu gabe dauden pertsonek hitzordua eskatu behar dute Gizarte Zerbitzuetan, egokitasuna baloratzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Eusko Jaurlaritzak jartzen du prezioa

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Eusko Jaurlaritzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte txostena behar duten kasuetan balorazioa eta txostena.
        • Eskaera Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Departamentura bidali.
        • Ebazpena.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.