Etxez etxeko laguntza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxez etxeko laguntza hau zerbitzu publiko soziala da, beren kasa baliatzeko edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenentzat; helburua da ongizate fisiko, psikiko eta/edo soziala bere onera ekartzea, bakoitzari bere prebentzio, asistentzia eta/edo birgaitze programa aplikatuta, ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko. Zarautzen Eulen enpresak ematen du zerbitzua.

Jarduera ezberdinak eskaintzen dira, beharren arabera:

  • Etxeko laguntzako jarduerak
  • Laguntza pertsonaleko jarduerak

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Zarautzen erroldaturik dauden pertsonek (salbuespenak daude).
  • Autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonek.
  • Autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten desgaituak.
  • Adingabeak, baldin eta beren familiek zaindu ezin badituzte eta behar duten arreta eman ezin badiete.
  • Honako familia talde edo pertsonak: zama gehiegi dutenak; harreman gatazkatsuak dituztenak; gizarte egoera ezengokorrak dituztenak; eta/edo gaixotasun fisikoen eta/edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Etxez etxeko zerbitzua
  • NANen edo baliokidea den edozein identifikazio-agiriren fotokopia.
  • Bizikidetza-unitatean 18 urtetik beherakoak badaude, familia-liburua.
  • Osasun txartelaren fotokopia.
  • Egoera ekonomikoaren frogagiriak.
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        070701 - ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

        Etxez etxeko laguntza zerbitzua honako arauen arabera aplikatuko da: Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal Araudia (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 104 zk., 2006-06-02) eta Arautegi horren ondorengo aldaketa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 80 zk., 2011-04-29).

        Lanegunak. Orduko15,00
        Jaiegunak. Orduko19,80

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa: eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu, eskatzaileari kopia zigilatu bat eman.
        • Txostena eta ebazpen-proposamena egin.
        • Ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.