Harrera familia mendekotasun egoeran dauden pertsonentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familiak edo bakarrik bizi diren pertsonek beraiekin inolako ahaidetasunik ez duten eta beren borondatez hala eskatzen duten mendeko pertsonak hartzea beren etxeetan, eta familia batean ohikoak diren eta espero litezkeen maila eta kalitateko arreta eta zaintza eskaintzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Familian hartua izateko baldintzak:

  • Gipuzkoako udalerri batean erroldatuta egotea, eskaera aurkezten den eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez (Foru Dekretu arautzailean jasotako salbuespenetan izan ezik).
  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Mendeko pertsonatzat hartua izatea, indarrean dagoen baremoaren arabera.
  • Bizikidetza normala galaraziko duen portaera edo osasun-arazo larririk ez izatea.
  • Bigarren mailarainoko odol edo ezkontza ahaidetasunik ez izatea hartuko duen bizikidetza-unitateko kideekin.

Harrera-familiak bete beharreko baldintzak:

  • Bizikidetza-unitatea osatzea.
  • Erreferentziazko pertsona bat izendatzea (Foru Dekretu arautzailearen 2.B.b) artikuluan jarritako baldintzak bete beharko ditu pertsona horrek).
  • Familiaren oinarrizko beharrak asetzeko nahikoa baliabide ekonomiko izatea (kalkuluak egingo dira Foru Dekretu arautzailearen 2.B.c) artikuluan jarritakoari jarraituz).
  • Familia-unitateko adin nagusiko kide guztiek onartzea harrera.
  • Etxebizitza egokia izatea (Foru Dekretu arautzailearen 2.B) artikuluaren e) puntuan jarritako baldintzak beteko dira).
  • Harrerako familia-unitatearen etxean ezin izango dira bizi arreta edo zaintza bereziak behar dituzten bi pertsona baino gehiago (hartuak izan direnak barne).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Hartua izango den pertsonak:

  • NAN
  • Mendekotasunaren egiaztagiria.
  • Diru-sarrerei buruzko dokumentazioa.
  • Eskaera sinatuta.

Harrera familiak:

  • Harreraren erreferentziazko arduraduna izango den pertsonaren izendapena.
  • Harrera onartzen duen dokumentua, harrera-familia osatzen duten kide guztiek sinatuta.
  • Etxebizitzaren egokitasuna egiaztatzeko agiria (Foru Dekretu arautzailearen 2.B artikuluaren e) atalean adierazitako baldintzetan).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Oinarrizko gizarte zerbitzuek harreraren egokitasunaren inguruko informazioa emango dute gizarte txosten baten bidez.
        • Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik ebaluazioa egin eta egokitasun erabakia ematen denean, eskaerak bi itxaron-zerrendatan jarriko dira (harrerako itxaron-zerrenda eta familia hartzaileen itxaron-zerrenda).
        • Bien arteko harremana oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez egingo da, eta horiek proposatuko dute harreraren amaiera, hala badagokio.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.