Babespeko udal apartamentuak adineko pertsonentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baliabide honen helburu orokorra da adineko pertsonei bizilekua, mantenua eta arreta eskaintzea, baldin eta, eguneroko bizimoduko jardueretan arreta handirik behar ez duten arren, beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitzeko zailtasunak badituzte.

NORK ESKA DEZAKE?

  • 65 urtetik gorako pertsonak. Araudian jasotako baldintza guztiak betetzen dituen 60 urteko pertsonak ere onuradunak izan daitezke, betiere, gizarte langilearen oniritzia baldin badauka.
  • Mendekotasuna gehienez gradu batean baloratuta duten mendeko pertsonak edota autonomoak.
  • Eskaera egiteko unean Zarautzen erroldatuta egon beharko du.
  • Nazionalitate espainola izatea eta estatuan gutxienez 5 urtez bizitakoa izatea, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        081401 - Tarifa plaza eta eguneko
        Banakako gela23,41
        Gela bikoitza, pertsona bakarrak erabiltzekoa27,04
        Gela bikoitza, bi pertsonak erabiltzekoa16,31

        • Udal ordenantzetan xedatutakoaren arabera jarriko dira urteko tasak.
        • Erabiltzaileen ekarpena aldatu egingo da, haien diru-sarreren arabera.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu, eskatzaileari kopia zigilatu bat eman.
        • Txostena eta ebazpen-proposamena egin.
        • Ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.