Aldi baterako egonaldi eskaera mendekotasuna duten adinekoentzat edo desgaitasuna duten pertsonentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldi baterako egonaldia eskatzen da, helburua izanik mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonek edo desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek atseden hartzeko eta zainketen segida zalantzan jar dezakeen edo zainketak birplanteatzea beharrezko egin dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Indarrean dagoen araudiaren arabera mendeko adineko edo desgaitu gisa hartutakoek.
  • Zarautzen erroldatuta egotea.
  • Etxean egoteko beharrezkoa den laguntza-sarea aldi batean ez edukitzea.
  • Legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Aldi baterako egonaldien eskaera
  • NANaren fotokopia
  • Osasun txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak jasotzen dituena).
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  • Nazionalitate espainola izatea eta estatuan gutxienez bost urtez bizi izatea, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda.
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Legediaren indarraldia

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Foru Arauak xedatutakoaren arabera jarriko dira tasak.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Epe bereziak daude Eguberri, Aste Santu eta udaldiko eskaerak aldez aurretik egiteko.
        • Eskatzailearen ezaugarrien arabera egokia den plazaren bat libre dagoen ala ez kontuan izanik onartuko da egoitzan sartzea.
        • Eskabidea jasotzen duen pertsonak ez du hari buruzko baloraziorik egingo.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.