Egoitza eskaera adinekoentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adineko pertsona mendekoentzako itunpeko egoitza batean sartzeko eskaera. Adinekoentzako Egoitza Zentroak mendeko adinekoentzako ohiko bizileku iraunkorrak dira (eta, hala dagokionean, aldi baterakoak ere bai), pertsona horiek dituzten premiak ezin direnean behar bezala asetu beren ohiko ingurunean edo bizileku-aukera arinagoetan, laguntza handiagoak behar dituztelako. Zentro horiek arreta integral eta jarraitua eskaini beharko dute, pertsona horien autonomia maila mantentzeko, dituzten muga funtzionalak konpentsatzeko eta behar duten banakako laguntza eskaintzeko.

Egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira:

  • Egoitza zentroak.
  • Laguntzadun etxebizitzak; horien artean:
    • Bizileku balioaniztunak.
    • Elkarbizitza unitateak.
    • Babespeko etxebizitzak.
    • Taldeko etxeak.

Zarautzen Santa Ana Egoitza dago (San Inazio kalea).

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasuna aitortuta duten adinekoek.

Baldintzak:

  • 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten mediko, psikologiko edo soziala edukiz gero.
  • Zarautzen erroldatuta egotea eskaera aurkezten den unean.
  • Nazionalitate espainola izatea eta estatuan gutxienez bost urtez bizi izatea, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda.
  • Egoitza baliabideetarako gaitzat hartutako pertsona izatea, Gizarte Politikako Departamentuak ezarritako irizpideen arabera.
  • Mendekotasun egoera aitortuta izatea.
  • Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnaren bidez egindakoa (RAI).
  • Salbuespen kasuetan, eta familia-unitateak elkarrekin jarrai dezan, eska daiteke bikotea edozein egoitzatan sartzea, baldin eskatzaileetako batek aurreko ataleko baldintzak betetzen baditu eta bestea ondoko egoera hauetako batean badago:
    • Ezkontidea bada, edo izatezko bikotea osatzen badute, eta elkarrekin bizi badira.
    • Bigarren mailarainoko ahaidea izatea eta baliabide horren beharrean

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Adinekoentzat egoitza eskaera
  • NANa, edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri bat.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Desgaitasun edo mendekotasun egoeraren agiria.
  • Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiaztatzekoa.
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa
  • Dokumentazio lagungarria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Foru arauak xedatutakoaren arabera jarriko dira tasak.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.