RAI balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskaera honen helburua da RAI baremoa eta bere RUG sailkatzailea aplikatzea, adinekoentzako egoitza (behin-behinekoa edo behin betikoa) edo adinekoentzako eguneko zentroa eskatzen duten pertsonen kasuan, zehazteko ea gai den edo ez eskatutako baliabiderako (alde batera utzita MBBn lortu duen edo ez zerbitzu hori eskatzeko eskubidea ematen dion mendekotasun gradua eta maila). Bere beharretara ondoen egokitzen den egoitzetara orientatzea. Bereziki, ondoko leku mota hauei dagokienez:

  • Oinarrizko lekua.
  • Urritasun kognitiboa duten pertsonentzako lekua.
  • Unitate psikogeriatrikoko lekua.
  • Osasun kargetarako lekua.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

  • Zarautzen erroldatuta egotea.
  • Bost urtez egoitza legala Espainian edukitzea, eta bost urte horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izatea.
  • Adinekoentzako egoitza batean edo adinekoentzako eguneko zentro batean egotea eskatzen duten pertsonak (behin-behinean edo behin betiko).
  • Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok (edo bere legezko ordezkariak)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dokumentazio orokorra:

  • NANaren fotokopia.
  • RAI balorazioaren eskabide-orria sinatuta.
  • Ezintasunen bat eduki edo adingabea izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkezten duen pertsonak haren legezko ordezkaritza duela frogatzeko agiria.
  • Medikuaren txosten estandarizatua eta, nahi izanez gero, medikuaren txosten osagarriak.
  • Osakidetzako txartela
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari hitzordua emango zaio gizarte langilearekin

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa.
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.