Mendekotasuna baloratzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hiru urtetik gorako pertsonak, mendekotasun iraunkorreko egoeran daudenak adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik; eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasuna baloratzen du.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

  • Zarautzen erroldatuta egotea.
  • Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.
  • Bost urtez egoitza Espainian edukitzea, eta bost urte horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izatea. Bost urtetik beherako haurren kasuan, haurraren zaintza eta tutoretza duen pertsonari eskatuko zaio baldintza hori.
  • · Oro har, urritasun edo ezgaitasun bat izatea, eskaeraren data baino gutxienez sei hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua. Urritasun edo ezgaitasun horren ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar da eguneroko jardueretarako, hala nola, elikatzeko, garbitzeko, etxe barruan edota kanpoan mugitzeko, osasun zaintzarako...
  • Eskabidea interesdunak berak edo bere ordezkariak tramitatu dezake.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dokumentazio orokorra:

  • Mendekotasuna baloratzeko eskaera
  • NANen fotokopia
  • Ezintasunen bat eduki edo adingabea izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkezten duen pertsonak haren legezko ordezkaritza duela frogatzeko agiria. Familia-liburua adin txikikoen kasuan
  • Medikuaren txosten estandarizatua eta, nahi izanez gero, medikuaren txosten osagarriak.
  • Osakidetzako txartela
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Diputazioko teknikariak balorazioa egin, etxeko bisitaren bitartez.
        • Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari. Hiru mendekotasun egoera xedatzen ditu: moderatua (I. gradua), larria (II. gradua) eta handia (III. gradua). Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke. Balorazioa egin ondoren, eta emaitza aldekoa bada, baloratutako pertsonak eskubidea izango du Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan jasotako hainbat zerbitzu eta prestazio jasotzeko, baldin eta zerbitzu eta prestazio bakoitzerako berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.