Bazkide egitea, bazkidetza baja eta datuak aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal kiroldegia erabiltzeko(instalazioak eta zerbitzuak ) alta edo baja eskaerak

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik
  • Kiroldegia
    ZARAUTZ
    Egunero: 6:15 - 22:00
    943005123

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        080701 - Hileko abonu-kuotak
        FAMILIA. TARIFA OROKORRA. Familiarena.35,37
        FAMILIA. TARIFA OROKORRA. Guraso bakar bat gehi seme-alaba bat.27,21
        FAMILIA. TARIFA OROKORRA. Guraso bat gehi bi seme-alaba edo gehiago29,94
        FAMILIA. TARIFA SOZIALA. Familiarena22,66
        FAMILIA. TARIFA SOZIALA. Guraso bat gehi seme-alaba bat17,71
        FAMILIA. TARIFA SOZIALA. Guraso bat gehi bi seme-alaba edo gehiago19,46
        BANAKAKOAK. TARIFA OROKORRA. 18 urtetik gorakoak21,78
        BANAKAKOAK. TARIFA OROKORRA. 18 urte arteko gazteak10,89
        BANAKAKOAK. TARIFA OROKORRA. 3 urte arteko haurrak0,00
        BANAKAKOAK. TARIFA OROKORRA. 65 urtetik gorakoak10,89
        BANAKAKOAK. TARIFA SOZIALA. 18 urtetik gorakoak14,15
        BANAKAKOA. TARIFA SOZIALA. 18 urte arteko gazteak7,12
        BANAKAKOA. TARIFA SOZIALA. 3 urte arteko haurrak0,00
        BANAKAKOA. TARIFA SOZIALA. 65 urtetik gorakoak7,12
        080704 - Beste zerbitzu batzuk
        Eguneko sarrera, 18 urtetik beherakoak3,30
        Eguneko sarrera, 18 urtetik gorakoak5,85
        Eguneko sarrera 10 pertsona arteko taldeak, 18 urtetik beherakoak20,80
        Eguneko sarrera 10 pertsona arteko taldeak, 18 urtetik gorakoak41,45
        10 sarrerako bonua, 18 urtetik beherakoak20,80
        10 sarrerako bonua, 18 urtetik gorakoak41,45
        Hitzaldi-aretoaren alokairua, orduko (gainerako jarduerak)51,70
        Pista edo gimnasioak alokatzea, orduko, aldagelarik gabe38,75
        Pista edo gimnasioak alokatzea, orduko, aldagelarekin51,70
        Belar artifizialeko zelaia alokatzea, orduko, aldagelarik gabe38,75
        Belar artifizialeko zelaia alokatzea, orduko, aldagelarekin51,70
        Zinema frontoia alokatzea, argirik gabe, orduko13,80
        Zinema frontoia alokatzea, argiarekin, orduko18,40
        Aritzbatalde frontoia alokatzea, argirik gabe, orduko15,05
        Aritzbatalde frontoia alokatzea, argiarekin, orduko20,80
        Zinema frontoia hiruhileko abonatuak, argirik gabe, orduko11,55
        Zinema frontoia hiruhileko abonatuak, argiarekin, orduko16,15
        Aritzbatalde frontoia hiruhileko abonatuak, argirik gabe, orduko12,70
        Aritzbatalde frontoia hiruhileko abonatuak, argiarekin, orduko18,40
        Bainu-txanoak5,15
        Igerilekua, kalea/orduko erreserbatzea43,20
        Squash (bazkide ez direnak)5,80
        Squash (bazkideak)0,90
        Dutxa1,55
        Galdutako txartela berritzea3,10

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 7 egun

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Sarrera erregistroa eman eta kopia itzuli interesdunari.
        • Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu
        • Kirol sailera pasa

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KIROLA - KIROLA

        OHARRAK

        • Alta emateko eragina momentuan dauka.
        • Alta eman baino lehen, bazkidegai den pertsonak erreziboak ordaintzeke dituen berrikusten da.
        • Bajak eragina izango du baja eskatzen den hurrengo hilabetetik aurrera

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Aurkeztutako agiriak berrikusiko dituzte
        • Agiriak zuzen badaude, kobrantza egingo da adierazitako prozedurari jarraiki
        • Agiriak zuzen ez badaude, interesdunari adieraziko zaio, informazioa behar bezala bete dezan.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kirolaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kirolaren eta kirol jardueren antolaketa eta sustapena eta erabilera publikoko kirol ekipamenduen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.