Martxoaren 8ko kartel lehiaketan parte hartzeko izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Martxoaren 8ko kartel lehiaketan parte hartzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Lehiaketako oinarrietan onartzen dena.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kartela
  • Egilearen datuak dokumentu batean jasota:
  • Izena eta bi abizenak
  • NAN zenbakia
  • Jaiotze-egunaE-mailez: berdintasuna@zarautz.eus
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoaren helbidea

NON ESKATZEN DA?

E-mailez: berdintasuna@zarautz.eus

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Epaimahaiko idazkariak egileen datuak jaso eta egiaztatu.
  • Lan guztiak zerrendatu eta gorde.
  • Epaimahaia osatu.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkatetzak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

PAREKIDETASUNA - PAREKIDETASUNA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

  • Epaimahaiak kartel irabazlea aukeratu.
  • Kartelak Facebooken jarri herritarrek botoa emateko.
  • Epea bukatzean herritarrek aukeratutako lana izendatu.
  • Irabazleei sariak eman.
  • Aurkeztutako kartelekin erakusketa antolatu, departamentuak erabakitzen badu eta lehiaketako oinarrietan onartutakoren arabera
  • Martxoaren 8aren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztiei buruzko publizitatea egiteko kartel irabazleak erabili.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Hezkuntza eta berdintasuna

Fitxategiaren xedea: Partaidetza irakaskuntzako programazioan eta derrigorrezko eskolatzearen zaintza, bai eta haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko zentro publikoen eraikinen kontserbazioa, mantenimendua eta zaintza. Genero berdintasunaren eta ekitatea sustatzeko politiken antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.