Gipuzkoa 48 udal aparkalekua; kudeaketa orokorra eta aldi baterako lagapenak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal aparkelakuaren kudeaketa; mantenu orokorra eta aldi baterako lagapenak

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gipuzkoa48 udal aparkaleku plaza baten aldi baterako lagapen erabileraren eskaera-orria
  • Garaje plaza okupatuko duen ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia.
  • Eskatzailearen NANen fotokopia.
  • Banku edo kutxa k/k zenbakiaren fotokopia.
  • Fidantza bezala Zarautz-lurreko kontu zenbakian ordaindutako 60 euroren agiria ES54 20955076451062917454
  • Desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordetako plaza bat lortu ahal izateko, desgaitasunaren baldintza egiaztatzeko desgaitasunaren balorazio-ziurtagiria aurkezteko da. (A, B, mugikortasun baremoan 10 edo gehiago izan beharko dute).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Zarautz-lurrera bidali

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      ZARAUTZ LUR - ZARAUTZ LUR

      OHARRAK

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Eskaeraren inguruko txostena egin.
      • Kontratoa sinatzeko eguna interesdunari jakinarazi.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: ZARAUTZ-LUR

      Fitxategiaren xedea: Udal etxebizitza babestuen, tasatuen eta alokairukoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.