Etxebizitza eskatzaileen erregistroan izena ematea eta aldaketak egitea (Etxebide)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

ETXEBIDE da Eusko Jaurlaritzako etxebizitza-eskatzaileen erregistroa. Eskatzaile horien artean esleitzen dira etxebizitzak (bai babestutakoak, bai BIZIGUNE edo ASAP programan sartutakoak).

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Identifikazioa:

  • Atzerritarren kasuan, bizikidetza-unitateko 14 urtetik gorako kideen egoiliar-txartela, iraupen luzekoa. Europako Erkidegoko atzerritarren kasuan, Atzerritarren Erregistro Zentraleko inskripzioaren egiaztagiria, atzerritarren identitate zenbakia (AIZ) erakusten duena.
  • Familia liburuaren fotokopia, adingaberen bat badago.
  • Banantze edo dibortzio kasuetan, hitzarmen arauemailea, eta, hala behar denean, seme-alaba adingabeen zaintza frogatzen duen epaia.
  • EGOITZA: eskatzaileren bat atzerrian bizi diren euskal kolektiboetako kidea dela frogatzen duen agiria.
  • LANEKO UDALERRIA: titularra izanez gero, enpresako egiaztagiria, nomina, JEZen alta aurkezteko eredua, edo antzeko dokumentua, lantokiaren udalerria eta lanean hasitako data jasotzen duena. Eskaeraren aurkezpenaren aurreko bi hilabeteetan egindako dokumentuak onartuko dira.
  • MUGIKORTASUN URRIKO DESGAITASUNA: mugikortasuna murrizten duen desgaitasunaren izaerari buruzko ziurtagiria, Foru Aldundiak egina (gurpil-aulkia, bi makulu behar izatea edo 7 puntu edo gehiago edukitzea).
  • DESGAITASUN PSIKIKOA: Gipuzkoan erroldatuta daudenentzat, Foru Aldundiak emandako ebazpena, desgaitasun psikikoaren diagnostikoa jasotzen duena, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren I.eranskineko 15. edo 16. kapituluetan adierazitako moduan.
  • DIRU-SARRERAK (titular guztienak): asistentzia-mailako prestazioen edo antzeko diru-sarrerak (diru-laguntzak, bekak...), halakoak jasotzen badira.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eusko Jaurlaritzara bidali, eta telematikoki egin eskaera berritu behar denean.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Eusko Jaurlaritzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        ZARAUTZ LUR - ZARAUTZ LUR

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: ZARAUTZ-LUR

        Fitxategiaren xedea: Udal etxebizitza babestuen, tasatuen eta alokairukoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.