Etxebizitza hutsaren programa (Bizigune) eta merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzako programa (ASAP: alokairu segurua, arrazoizko prezioa)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

ETXEBIDEn inskribatutako pertsonei alokairuko etxebizitza hutsak esleitzeko programa, jabeekin adostu ondoren.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Etxebizitza bizigune programan gaineratzeko eskaera
  • NAN fotokopia
  • Eskrituraren fotokopia edo Jabetzaren Erregistroaren argibide-ohar soila.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren fotokopia.
  • Uraren azken 3 ordainagiriren fotokopiak.
  • Argindarraren azken 3 ordainagiriren fotokopiak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eusko Jaurlaritzari bidali. Eskaera berritu behar denean, telematikoki egin.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Eusko Jaurlaritzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        ZARAUTZ LUR - ZARAUTZ LUR

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: ZARAUTZ-LUR

        Fitxategiaren xedea: Udal etxebizitza babestuen, tasatuen eta alokairukoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.