Lizardi literatur saria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizardi Literatur Lehiaketan parte hartzeko eskaera.

Zarauzko Udalak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) barruan, XABIER LIZARDI SARIA izeneko Haur Ipuin Lehiaketa antolatzen du, haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzeko helburuarekin.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Interesa duen edozein pertsona fisikok edo haren legezko ordezkariak
  • Nahiz haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzeko xedea izan, 18 urtetik gorako egileei zuzenduta dago soilik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Makinaz/ordenagailuz idatzita egotea, lerro artean tarte bikoitza utzita eta DIN A-4 neurriko orrietan.
  • Lan bakoitzaren ale bat bidaltzea, ongi josita, zenbatuta, koadernatu gabea eta era erraz batean tolestuta.
  • Ez dira onartuko posta elektronikoz jasotako lanak (anonimatoa bermatzeko).
  • Izengoitiarekin sinatuko dira. Aparteko gutunazal itxi baten barruan adieraziko dira: izengoitia, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik
  • Kultur Etxean
    ZARAUTZ

          Posta bulegoak:
        • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
          ZARAUTZ

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Lanaren lehenengo orriari kopia atera, zigilatu eta interesdunari eman, ziurtagiri gisa.
        • Kultura Departamentura bidali, tramitatzeko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        Sari banaketa apirilean izango da. Liburu Egunaren inguruan.

        BALDINTZAK

        • Sariketa honetan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte aurkeztutako ipuinek:
        • Jatorriz euskaraz idatziak izatea.
        • Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izatea.
        • Gaia librea izango da.
        • Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
        • Lana aurkeztu ondoren, partaideak ezingo du bere lana jaso, ezta lehiaketari uko egin ere.

        Zarauzko Udalak eskubidea izango du saritutako lanak ustiatzeko, sariaren zenbatekoaz gain bestelako ordainketarik egin gabe, horixe izango baita ordainketa bakarra eta guztizkoa; beraz, egileek hitz ematen dute:

        • Zarauzko Udalaren esku uzten dituztela, mugarik gabeko epean eta argitaratu zein komertzializatzeko erabiltzen den modua edozein dela ere, lanak erreproduzitu, banatu eta saltzeko eskubideak.
        • Udalak eskubidea du bere kabuz edo argitaratzeko zerbitzu publiko edo pribatuaren bitartez, beharrezko iruditzen zaizkion edizioak argitaratzeko; edizio bakoitzerako ale kopurua Udalak erabakiko du.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Instrukzio Organoa (Kultura Departamentua):

        • Materialak aurkezteko epea bukatu ondoren, aurkeztutako eskaintza balioztatu.
        • Epaimahaiak epaia idatziz eman
        • Akordio-proposamena ordainketak egiteko:
        • Epaimahaiari
        • Irabazleari

        Idazkaritza:

        • Dekretuak + jakinarazpenak

        Kontu-hartzailetza:

        • Fiskalizazioa

        Diruzaintza:

        • Ordainketa egin

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.