Basarri bertsopaper lehiaketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Basarri bertsopaper lehiaketan parte hartzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Lan bakoitzaren kopia bat bidali behar da.
  • Makinaz idatzita eta bertsotik bertsora bi lerro zuri utzita.
  • Lanak orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali behar dira.
  • Ez dira onartuko posta elektronikoz jasotako lanak (anonimatoa bermatzeko).
  • Izengoitiarekin sinatuko dira.
  • Aparteko gutunazal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutunazalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik
  • Kultur Etxean
    ZARAUTZ

          Posta bulegoak:
        • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
          ZARAUTZ

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Lanaren lehenengo orriari kopia atera, zigilatu eta interesdunari eman, ziurtagiri gisa.
        • Kultura Departamentura bidali, tramitatzeko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Instrukzio Organoa (Kultura Departamentua):

        • Materialak aurkezteko epea bukatu ondoren, aurkeztutako eskaintza balioztatu.
        • Epaimahaiak epaia idatziz eman

        Akordio-proposamena ordainketak egiteko:

        • Epaimahaiari
        • Irabazleari

        Kontu-hartzailetza:

        • Fiskalizazioa

        Idazkaritza:

        • Dekretuak + jakinarazpenak

        Diruzaintza:

        • Ordainketa egin

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.