Liburutegiko txartela eskuratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Liburutegiko txartela eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          Liburutegian bertan (Sanz Enea, Nafarroa 22)

          Goizez: astelehenetik ostiralera 9:00 – 14:00. Arratsaldez: osteguna 15:30 – 20:00. Larunbatetan: 10:00 – 14:00.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 7 egun

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera Arreta Zerbitzuan jasotzen bada, Liburutegira bidaliko da txartela egiteko

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KULTURA - KULTURA

          OHARRAK

          Eskaera-inprimakia bete eta handik astebetera jasoko du eskatzaileak bere bazkide-txartela liburutegian.

          Liburutegiko txartela doan izango da.

          Txartela galduz gero erabiltzaileak 3,50€ ordaindu beharko ditu eta ondoren ordainagiria eta txartela berregiteko inprimakia liburutegira ekarri. Ordainketak:

          2095/5076/41/1060000246 (Kutxabank)

          3035 0029 62 0290900002 (Laboral Kutxa)

          Liburutegiak ez du bere gain hartuko kontsultatutako materialen ardura: gurasoek bakarrik kontrolatu ahal izango dute hori. Beraz, 10 eta 14 urte bitarteko haurrek liburutegian internet erabili nahi badute, gurasoekin edo arduradunarekin etorri beharko dute, baimena sinatzeko eta liburutegian erregistraturik geratzeko. 10 urte baino gutxiago dutenek guraso edo tutore batekin erabiliko dute internet zerbitzua.

          Geroagoko tramiteen laburpena

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

          Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.