Parekidetasun departamentuko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Berdintasun Departamentuak era estrukturalean garatzen dituen jarduera, programa eta proiektuen osagarri direnak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei edo elkarteei norgehiagoka araubidez dirulaguntzak ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza hauek irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dituzte; legearen arabera eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta egongo dira, beren IFZ izango dute, eta Zarautzen edukiko dute beren egoitza edo ordezkaritza iraunkorra eta beren jarduera Zarauzko udalerrian garatuko dute

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera egiteko garaian:

  • Parekidetasun departamentuko dirulaguntzak. Eskaera
  • Elkarteak, dagokion erregistroan eginiko izenematearen kopia.
  • Elkarteko eraketa-eskrituraren eta estatutuen kopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.
  • Proiektua (? Eredua – II eranskina)
  • Aurrekontua (? Eredua – III eranskina)
  • Zinpeko aitorpena adierazten duena erakundea ez dela zigortua izan diru-laguntzak jasotzeko (? Eredua – IV eranskina)
  • Zinpeko aitorpena hainbat aginduei buruzkoa (? Eredua – V eranskina)
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela ziurtatzen duten agiriak. Eskatzaileek baimena eman ahalko diote Zarauzko Udalari informazio hori erakunde eskudunei eskatzeko (? Eredua – VI eranskina).

Diru-laguntza justifikatzeko garaian:

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskabide-orria eta agiriak jaso, egiaztatu eta erregistratu
          • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa (10 egun akatsak zuzentzeko)
          • Eskabidea Parekidetasun Departamentura bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          PAREKIDETASUNA - PAREKIDETASUNA

          OHARRAK

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
          • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
          • Entzunaldiaren izapidea bete.
          • Ebazpen proposamena egin.
          • Kontu-hartzailetzara bidali
          • Ebatzi
          • Interesdunari jakinarazi
          • Ordaindu

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Hezkuntza eta berdintasuna

          Fitxategiaren xedea: Partaidetza irakaskuntzako programazioan eta derrigorrezko eskolatzearen zaintza, bai eta haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko zentro publikoen eraikinen kontserbazioa, mantenimendua eta zaintza. Genero berdintasunaren eta ekitatea sustatzeko politiken antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.