Udalerrian taxi-bus zerbitzua sustatzeko dirulaguntzak. Erabiltzaileak: bonoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerri barruko garraio publikoa sustatzeko ekintza bat da, eta helburua du herrigunetik kanpo dauden auzoei garraio zerbitzua ematea eta bere bizilagunei mugikortasuna erraztea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Zerbitzua erabili ahal izango dute eremu hauetako batean erroldatuta dauden herritarrek: Zarauzko Udalerriko lurzoru ez urbanizagarria kalifikazioa duten eremuetan bizi direnek, eta Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko eremu hauetan erroldatuta dauden herritarrek ere bai: 19 (Talaimendi), 24 (Errotaberri), 25 (Astierreka), 26 (Astazubi) eta 27 (Errotazar), Horretarako bi baldintza hauek bete beharko dira: batetik, autobus geltokia beren etxebizitzetatik 500 metro baino gehiagora egotea eta, bestetik, zerbitzuaren maiztasuna 70 minututik gorakoa izatea.
  • Herriko autobusak egiten duen ibilbidearen barruan garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasuna duten pertsonei zerbitzu hau erabiltzeko aukera emango zaie, autobus zerbitzuak ezin dituenean bete bere mugikortasun beharrak. Kontzeptu horretan sartuko dira, baita ere, garraio publikoak erabiltzeko zailtasunak daudela ebazteko baremoaren barruan, 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko A), B) eta C) letretan sartuta daudenak (abenduaren 23koa, ezgaitasun gradua aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Taxi-bus: bono eskaera
  • Interesdunaren NANaren fotokopia.
  • Desgaituen kasuan, mugitzeko desgaitasun maila frogatzeko dokumentazioa, edo, bestela, zerbitzuaren erabiltzaile izateko beharra adierazten duen agiria, Udaleko Gizarte Zerbitzuek emana.
  • Bigarren eskaera baldin bada (edo hurrengoak), aurreko bonuaren tiketen frogagiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Taxi-zerbitzua ematerakoan, erabiltzaileak egiaztagiri bat emango dio gidariari eta egindako ibilbidea ordaindu egingo du (=autobusaren tarifa arruntaren balioa).

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • UDALTZAINGOA Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Bonuak eskuratzeko baldintzak eta mugak:

      • Bonuak eskatzen dituztenek eskaera egiteko unean egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela.
      • Eskatzaileak bonu bakar bat eskuratu ahalko du eskaera bakoitzean. Bonuak hamar bidaiarako balioko du.
      • Hamar bidaiak erabilitakoan, beste hamar bidaia egiteko beste bonu bat eskuratu ahalko du. Horretarako, aurreko hamar tiketen frogagiriak aurkeztu beharko ditu.
      • Gutxienez zazpi eguneko tartea egongo da eskatzaile baten eskaera batetik bestera.
      • Aurkeztutako eskaeren zerrenda jasoko da. Pertsona batek gehienez hamalau bonu eskatu ahalko ditu (140 bidaia), beraz, kopuru horretara iristen denean, ezingo du beste eskaerarik egin deialdi honetan.
      • Tiket bakoitza indarrean dagoen urtearen azken egunera arte izango da erabilgarria.
      • Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan jasoko dira bonuak, oinarri arautzaileetan eskatutako baldintzak bete egiten direla egiaztatu eta gero.

      Ordutegia:

      • Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 22:00etara bitartean egindako garraio zerbitzuetara mugatuko dira diru-laguntza horiek.
      • Zerbitzua eskatzeko ordutegia goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da, eta deia, ahal dela, zerbitzua erabili aurreko egunean egingo da. Telefonoa: 943-13.19.52

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • UDALTZAINGOA Departamentuak egiaztatuko du baldintzak bete egiten direla eta erabakiko du eskaera onartu edo ez.
      • Eskaera nahiz onartua izan edo ez, Udaltzaingotik eskatzailearekin harremanetan jarriko dira.
      • Eskaera onartua izan bada, Udaltzaingotik jakinaraziko zaio Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura bertaratu behar duela bonuak jasotzera. Aurretik, bonuak Herritarren Arreta Zerbitzura eramango dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.