Udalerrian taxi-bus zerbitzua sustatzeko dirulaguntzak. Taxistak: dirulaguntza eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalerri barruko garraio publikoa sustatzeko ekintza bat da, eta helburua du herrigunetik kanpo dauden auzoei garraio zerbitzua ematea eta bere bizilagunei mugikortasuna erraztea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrak 11. artikuluan xedatutakoaz gain (diru-laguntza baten onuradun izateko betekizun eta debeku orokorrak), laguntza hauen onuradun izango dira Zarauzko Udaleko taxi-lizentzia duten pertsonak.
  • Ezgaitasuna duten pertsonentzat ibilgailu egokituak dituzten taxi-gidariak ere onuradun izan ahalko dira, baldin eta zerbitzua Zarauzko Udalerriaren barruan ematen baldin badute, eta oinarri hauetan jasotako baldintzetan. Aukera hori zabalduko da soil-soilik Zarauzko taxi-gidariek zerbitzu hori ematerik ez dutenean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      • Udalerriaren barruanegindako taxi-zerbitzua 9,00 euroko prezioan aurreikusi da eta udalerritik kanpo egindakoa 15,00 euroko prezioan.Horietatik 2,00 euro bere gain hartuko ditu taxi-gidariak.
      • Udalak dagokion kopurua ordainduko dio taxi-zerbitzua eman duenari, emandako zerbitzuen justifikazioa aurkezten duenean: Zerbitzu bakoitzarentzat aurreikusitako prezioari kendu egingo zaio erabiltzaileak ordaindutako bidaiaren prezioa (=autobusaren tarifa arrunta) eta taxi-gidariak bere gain hartutako kopurua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • UDALTZAINGOA Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Ordutegia:

      • Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 22:00etara bitartean egindako garraio zerbitzuetara mugatuko dira diru-laguntza horiek.
      • Zerbitzua eskatzeko ordutegia goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara izango da, eta deia, ahal dela, zerbitzua erabili aurreko egunean egingo da. Telefonoa: 943-13.19.52.
      • Zerbitzuaren hasiera eta bukaera erabiltzaileak nahi duena izango da, betiere udalerri barruan egiten bada, eta zerbitzu horrek ez du derrigorrez autobus-geltokian hasi edo bukatu beharrik izango.

      Diru-laguntzak ordaintzea:

      • Garraio zerbitzua eman duen pertsonak eskaera eta dokumentazio osagarria aurkezten dituenean ordainduko da diru-laguntza.
      • Eskaerak hilero aurkeztuko dira, zerbitzua eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo astean. Salbuespenez, urteko bonuak aldatzeko azken eguna hurrengo urteko urtarrilaren 31 izango da.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Mugikortasun Departamentuak balorazioa eta Ebazpen proposamena egin.
      • Kontu-hartzailetzara bidali.
      • Ebazpena (Alkatea).
      • Interesdunari jakinarazi.
      • Ordaindu.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.