Eusko Jaurlaritzari etxebizitza errehabilitatu edo birgaitzeko laguntzen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

EUSKO JAURLARITZAK jabe elkarteei eta partikularrei emandako laguntzak, eraberritze-lanak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Obrak egiteko udal baimena/eskaera.
  • Obren aurrekontua (partiden arabera banakatuta), partida bakoitzaren neurketa eta prezio unitarioa adierazita, edo teknikari eskudunaren proiektua, Ordezkaritzak hala eskatzen badu (egingo den obra-motaren arabera).
  • Proiektua egin duen teknikariaren ordainsaria (hala badagokio).
  • Udal tasak.
  • Jabe elkartearen akta, egingo diren obrak onartzen dituena.
  • Eraberritu beharreko eraikineko zatiaren argazkia.
  • Administratzailearen NANen fotokopia.
  • Jabe elkartearen kontu-zenbakiaren banku-agiria.
  • Lurralde Ordezkaritzari beharrezkoa iruditzen zaion beste edozein agiri.

Eraikinetako titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko diru-laguntzak eskuratu nahi badituzte obrak egiteko (kontserbazioa, irisgarritasun unibertsala edo eraginkortasun energetikoa lortzeko), EIT egin beharko diote eraikinari, diru-laguntzaren eskaera formalizatu aurretik, eraikinaren aintzinatasuna edozein izanda ere. Higiezina kokatuta dagoen herriko Udaleko sarrera-erregistroaren zigilua eduki behar du EIT txostenak. Paperean eta XLM artxiboan aurkeztuko da EIT, PDF formatuan eta CD euskarrian, eta higiezina kokatuta dagoen herriko Udaleko sarrera-erregistroaren zigilua edukiko du.

Eskaera-orria (laguntza eskatzen duen auzokide bakoitzeko adina eranskin), eta bertan eskatzen den dokumentazioa.

Aurrekontu babesgarria aitortzea, zerga-onurak lortzeko (hala badagokio):

  • NAN fotokopia
  • Higiezinaren jabetza egiaztatzeko agiria (eskrituraren fotokopia edo jabetzaren erregistroaren informazio-ohar soila).
  • Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren fotokopia, eraikinaren zenbaki finkoa jasotzen duena.

Atzerritarren kasuan:

  • Iraupen luzeko bizileku-baimena (indarrean egon behar du)
  • Europako erkidegoko atzerritarren kasuan, Atzerritarren Erregistro Zentraleko inskripzioaren ziurtagiria (NIE jasotzen duena).
  • Pasaportea ez da baliagarria izango.

Mailegua edo/eta diru-laguntza:

Aipatutakoez gain, agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Erroldako udal ziurtagiria, eraberrituko den etxebizitzan elkarrekin bizi diren pertsona guztiak adierazten dituena, edo bestela, obra amaitu dela egiaztatzen den egunetik hiru hilabeteko epean udal ziurtagiri hori aurkezteko konpromisoa.
  • Birgaitzeko jarduketen titularren diru-sarreren ziurtagiriak:
  • PFEZ aitortu beharra badago, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
    • Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpen(ar)en fotokopia/k (eskaera honen aurkezpen unearen aurreko zergaldikoa). Aitorpena/ek Foru ogasunean, kutxan edo banketxean aurkeztua izanaren zigilua ereman behar du/te.
    • Kotizazio gabeko prestazioak jaso badira, horien ziurtagiriak ere bai.
  • PFEZ aitortu beharrik ez badu (eta ez du aitortu), jarraian adierazten diren agiriak aurkeztu behar dira:
    • Kasu guztietan:
    • Foru ogasunaren ziurtagiria, zergaldi horretan (eskaera hau aurkeztu aurrekoan) PFEZ aitortu beharrik ez duela egiaztatzen duena.
    • Lan-bizitzaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egina.
    • Besteren konturako langilea bada: enpresak edo enplegu-emaileak egindako agiria, zergaldi horretan kontzeptu guztietan jasotako diru-sarrera gordin guztiak adierazten dituena.
    • Pentsioduna bada edo bestelako beka, prestazio edo sorospenik jasotzen bada (Gizarte Ongizateko laguntzak sartuta), horien egiaztagiriak (ekitaldi horretakoak).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Zarautz-lurrera bidali

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Eusko Jaurlaritzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      ZARAUTZ LUR - ZARAUTZ LUR

      OHARRAK

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Eskaeraren inguruko txostena egin.
      • Eusko Jaurlaritzara bidali.
      • Eusko Jaurlaritzaren ebazpena jaso eta interesdunari jakinarazi.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: ZARAUTZ-LUR

      Fitxategiaren xedea: Udal etxebizitza babestuen, tasatuen eta alokairukoen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.