COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriengatik jarduera ekonomikoentzako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriengatik jarduera ekonomikoentzako dirulaguntzak

Dirulaguntzaren oinarriak

NORK ESKA DEZAKE?

Legearen arabera eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta daudenak, behar den IFZ dutenak, beren jarduera Zarauzko udalerrian gara tzen dutenak eta ondorengo bal din tza guzti-guztiak bete tzen dituztenak:

  • Legearen arabera eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta daudenak, behar den IFZ dutenak, beren jarduera Zarauzko udalerrian gara tzen dutenak eta ondorengo bal din tza guzti-guztiak bete tzen dituztenak:
  • Autonomoa edo enpresaburua izatea, 10 langile baino gutxiago edukitzea, eta negozio-bolumena edo salmenten guztizko balantzea gutxienez 9.000 eurokoa izatea eta gehienez milioi batekoa (dirulaguntzen 1 lerrorako bakarrik).
  • Bere jarduera eten behar izan du 463/2020 Errege Dekretuak 9 eta 10 artikuluetan jarritako neurrien ondorioz (martxoaren 14koa, Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera adierazten duena), edo, jarduera eten gabe ere, fakturazioan % 40tik gorako murrizketa izan du.
  • Bere jarduera 2020ko mar txoa ren 14a baino lehenagotik hasita izatea (jardueraren altaren datu fiskalen eta Gizarte Segurantzako datuen arabera).
  • Zerga-egoitza eta, halakorik balego, lokal komertziala udalerrian edukitzea.
  • Mikroenpresen kasuan, sozietate mugatu, sozietate anonimo, kooperatiba, ondasun-erkidego edo antzeko modura jasota egotea.

  • Dirulaguntzen onuradun izateko debekuak: Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak ezingo ditu jaso ondorengo zirkunstantziaren batean dagoen per tso nak edo entitateak:
    • 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, dirulaguntzenak, 13.2 artikuluan zerrendatutako edozein.
    • Uztailaren 28ko 26/2015 Lege Organikoak ezarritakoari jarraiki, sexu-delituengatik administrazio-, lan- edo zigor-arloko zehapenak jaso dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.
    • Emakume eta Gizonen Benetako Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean ezarritako betekizunak bete tzen ez dituzten per tsona fisiko nahiz juridikoak.
    • Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioaren aurkako helburuak, sarbide-sistemak, funtzionamendua, ibilbidea, jarduera, antolaketa edo estatutuak dituzten, eta sexuaren, ideologiaren, jaioterriaren, nazionalitatearen edo sexu-joeraren ziozko diskriminazioa egiten duten pertsona fisiko nahiz juridikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko Udal Ordenan tza ren 38. artikulua)
    • Berdintasunerako eta sexuagatik diskriminatuta ez izateko eskubidea urra tze agatik administrazio-, lan- edo zigor-arloko zehapenak jaso dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko Udal Ordenan tza ren 38. artikulua)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orrian eskatzen direnak

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doakoa da eskatzea

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.

        Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Foru Ogasunarekin zorrik ez duela ziurtatuko da.

        Dagokion epean justifikatu beharko dira dirulaguntza hauen erabilera.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GARAPEN EKONOMIKOA - GARAPEN EKONOMIKOA

        OHARRAK

        Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.

        Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Foru Ogasunarekin zorrik ez duela ziurtatuko da.

        Dagokion epean justifikatu beharko dira dirulaguntza hauen erabilera.

        FAQ

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren izapidea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailera bidali
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Ordaindu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Eskabide Orokorrak

        Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Lege hauek emandako eskumenak garatzeko: apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena; eta urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.