Dirulaguntzak zuzenak eta izendunak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal aurrekontuetan dirulaguntza izendun gisa jasota dauden laguntzak. Udalaren iritziz interes publikoa, soziala, ekonomikoa edota turistikoa duten jardunak laguntzeko dirulaguntzen emakida zuzena.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Gizarte Segurantzako agiria, Ogasuneko agiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera Turismo Sailera bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        TURISMOA, EKITALDI ETA JAIAK - TURISMOA, EKITALDI ETA JAIAK

        OHARRAK

        Lehen proposamena egin aurretik, diru-laguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunarekin zorrik ez dela ziurtatuko da.

        Dagokion epean justifikatu beharko dira diru-laguntza hauen erabilera.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Teknikariak txostena egin.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailera bidali
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Ordaindu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Turismoa, jaiak eta ekitaldiak

        Fitxategiaren xedea: Herriko turismoaren kudeaketa eta sustapena, eta establezimendu publikoen eta jolas jardueren eta jaien eta beste ekitaldi batzuen antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Detektatu gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.