Gazte kooperanteentzako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gazte kooperanteentzat dirulaguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak:

  • Eskaera egin aurretik, adinez nagusia izatea eta gehienez 30 urte edukitzea.
  • Eskaeraren aurkezpen-data baino gutxienez urtebete lehenagotik Zarautzen erroldatuta egotea, eta GGKE batekin lan-harremanik ez izatea.
  • Zarautzen erroldatuta egon gabe ere programa honetan parte hartu ahal izango dute Zarauzko Udalak finantziatutako lankidetza-proiektu batean parte hartu behar dutenek.
  • GGKE batek sinatutako lankidetza-konpromiso bat, gutun bat edo berme bat edukitzea.
  • Garapenerako lankidetzan eta boluntariotzan prestakuntza dutela egiaztatzea, edo, halakorik ezean, erakunde batek eman beharreko ikastaro bateko aurreinskripzioa aurkeztea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen / ordezkariaren nortasun-agiriaren fotokopia.
  • Curriculum Vitae-a.
  • GKE baten abala delako GGKE hori han burutzen ari den ekintzetan pertsonahorrek parte har dezakeela adierazten duena, eta lan–egitasmoa edo lagunduko duen ekintzen profila.
  • Kooperazioko lankidetzan eta boluntariotzan formazioa jaso izanaren egiaztagiria.
  • Diru-laguntza eskatzen den proiektuaren gaineko azalpen txostena.
  • Aurreikusten diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontua. Eskariaren xede diren ekintzengatik beste edozein laguntza zertan den adieraztea (emanda zein tramitean).
  • Zinpeko aitorpena, Euskal Administrazio Publikotik diru-laguntzaren bat jaso ondorengo betebeharrak ez betetzeagatik ez dela zigortua izan adieraziz.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Zarauzko Udalekoak beteta daudela egiaztatzeko agiriak. Egiaztapena errazagoa izateko, eskatzaileek baimena eman ahalko diote Zarauzko Udalari informazio hori telematikoki lortzeko.
  • Zinpeko aitorpena, adierazten duena, batetik, sexuaren ziozko diskriminaziorik ez dela egiten kideak aukeratzeko prozesuan ezta lan-jardunean ere, eta bestetik, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ezarrita eta indarrean ez duela sexugatiko diskriminazioa egin izanagatik.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doakoa da

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera Gizarte Zerbitzuetako Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzarra

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren tramitea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Fiskalizatu.
        • Ebatzi.
        • Interesdunari jakinarazi.
        • Lehendabiziko zatia ordaindu, %70a.
        • Justifikazioa aztertu.
        • Dirulaguntza likidatzeko egiaztapen txostena egin.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Fiskalizatu.
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Kitapena ordaindu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.