Ikastetxeei eskolaz kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Programetatik at egindako jardueretarako udal dirulaguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Zarauzko ikastetxe guztiek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Dirulaguntzak: eskolaz kanpokoak
  • Zergak ordainduta dituela adierazteko agiriak
  • Ikastetxearen estatutuak
  • IFK tarjeta
  • Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminaziorik ez dagoela adierazteko

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Hezkuntza Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HEZKUNTZA - HEZKUNTZA

        OHARRAK

        Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.

        Lehen proposamena egin aurretik, ziurtatuko da diru-laguntzaren onuradunak zorrik ez duela Udalarekin, Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunarekin.

        Dagokion epean justifikatu beharko da diru-laguntza horien erabilera.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren izapidea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailera bidali.
        • Ebatzi.
        • Interesdunari jakinarazi.
        • Ordaindu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Hezkuntza eta berdintasuna

        Fitxategiaren xedea: Partaidetza irakaskuntzako programazioan eta derrigorrezko eskolatzearen zaintza, bai eta haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko zentro publikoen eraikinen kontserbazioa, mantenimendua eta zaintza. Genero berdintasunaren eta ekitatea sustatzeko politiken antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.