Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak egiteko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Garapen bidean diren herrialdeetan lankidetza-proiektuetarako dirulaguntzen emakida.

NORK ESKA DEZAKE?

Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu diru-laguntzak; egoitza nagusia edo legalki osatutako ordezkaritza (egoitza soziala Eusko Jaurlaritzako elkarteen erroldan inskribatuta) Zarauzko udalerrian izango dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Dirulaguntzak: kooperazioa
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NAN-aren kopia.
  • Gobernuz Kanpoko Erakundea edo elkartea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen dokumentuaren fotokopia.
  • Zarautzen ordezkaritza iraunkorra duela frogatzen duen agiria.
  • Elkartearen IFZ-aren kopia.
  • Entitate eskatzailearen estatutuak, aurrez inoiz Udalean aurkeztu ez badira. Aurkeztuta badaude, adierazi egin beharko da zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu ziren, baldin eta prozedura hura bukatu zenetik gehienez bost urte pasatu ez badira.
  • Aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua. Eskariaren xede diren ekintzak egiteko jasotako beste edozein laguntza zertan den adieraztea, emanda zein tramitean.
  • Zinpeko aitorpena, Euskal Administrazio Publikotik diru-laguntzaren bat jaso ondorengo betebeharrak ez betetzeagatik ez dela zigortua izan adieraziz.
  • Zinpeko aitorpena, adierazten duena, batetik, sexuaren ziozko diskriminaziorik ez dela egiten kideak aukeratzeko prozesuan ezta lan-jardunean ere, eta bestetik, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ezarrita eta indarrean ez duela sexugatiko diskriminazioa egin izanagatik.
  • Zinpeko aitorpena, GKE-aren eta tokiko erakundearen arteko lankidetza konpromisoa adierazten duena.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Zarauzko Udalekoak beteta daudela egiaztatzeko agiriak. Egiaztapena errazagoa izateko, eskatzaileek baimena eman ahalko diote Zarauzko Udalari informazio hori telematikoki lortzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera Gizarte Zerbitzuen Sailera bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzarra

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren tramitea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Fiskalizatu.
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi.
        • Lehendabiziko zatia ordaindu, %70a.
        • Justifikazioa aztertu.
        • Diru-laguntza likidatzeko egiaztapen txostena egin.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Fiskalizatu.
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Kitapena ordaindu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.