Zarauzko gazteen sormen eta kultur hedapenerako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zarauzko gazteek dituzten sormen eta kultur-hedapen proiektuak laguntzeko bekak (gehienez ere %40)

NORK ESKA DEZAKE?

Zarauzko gazteek (14-30 urte bitartekoak)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Telematikoki:

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Gazteria Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GAZTERIA - GAZTERIA

        OHARRAK

        Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.

        Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak ziurtatuko du zorrik ez duela Udalarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Foru Ogasunarekin.

        Dagokion epean justifikatu beharko da dirulaguntza hauen erabilera.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren tramitea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailetzara bidali.
        • Ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.
        • Ordaindu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gazteria

        Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.