Dirulaguntza izendunak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal aurrekontuetan dirulaguntza izendun gisa jasota dauden laguntzak. Udalaren iritziz interes publikoa, soziala, ekonomikoa edota humanitarioa duten jardunak laguntzeko dirulaguntzen emakida zuzena.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria.
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren kopia.
  • Elkarteak dagokion erregistroan egindako inskripzioaren kopia.
  • Elkartearen IFZaren kopia.
  • Entitate eskatzailearen estatutuak, aurrez inoiz Udalean aurkeztu ez badira. Aurkeztuta badaude, adierazi egin beharko da zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu ziren, baldin eta prozedura hura bukatu zenetik gehienez bost urte pasatu ez badira.
  • Diruz laguntzeko eskatzen den jardueraren proiektua.
  • Aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua. Eskariaren xede diren ekintzak egiteko jasotako beste edozein laguntza zertan den adieraztea, emanda zein tramitean.
  • Zinpeko aitorpena, Euskal Administrazio Publikotik diru-laguntzaren bat jaso ondorengo betebeharrak ez betetzeagatik ez dela zigortua izan adierazteko.
  • Zinpeko aitorpena, adierazten duena, batetik, sexuaren ziozko diskriminaziorik ez dela egiten kideak aukeratzeko prozesuan ezta lan-jardunean ere, eta bestetik, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ezarrita eta indarrean ez duela sexuagatik diskriminazioa egin izanagatik.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eta Zarauzko Udalekoak beteta daudela egiaztatzeko agiriak. Egiaztapena errazagoa izateko, eskatzaileek baimena eman ahalko diote Zarauzko Udalari informazio hori telematikoki lortzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak ziurtatu beharko du ez duela zorrik Udalarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Foru Ogasunarekin.

        Dagokion epean justifikatu beharko da dirulaguntza horien erabilera.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Teknikariak txostena egin.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Fiskalizatu.
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Lehendabiziko zatia ordaindu, %70a.
        • Justifikazioa aztertu.
        • Dirulaguntza likidatzeko egiaztapen txostena egin.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Fiskalizatu.
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Kitapena ordaindu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.