Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza ekonomikoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzendutako dirulaguntza.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek laguntza jasotzeko eskubidea dute, baldin eta errenta-maila jakin bat badute eta itxuraz lana lortzeko zailtasun bereziak badituzte euren adinagatik, prestakuntza edo espezializazio gabeziagatik eta beste gorabehera sozial batzuengatik. Genero-indarkeriaren biktimentzako baliabide ekonomikoak bermatzea da helburua, emakume horiek gizarteratzen laguntzeko asmoz.

NORK ESKA DEZAKE?

Babes-agindua, Ministerio Fiskalaren txostena edo, hala badagokio, kondena-epaian emakumea babesteko ezarritako neurriak indarrean dauden bitartean ondorengo baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahalko dute laguntza:

  • Genero-indarkeriaren biktima izatea.
  • Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino gutxiagoko errenta izatea hilean, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kenduta.
  • Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eta benetako bizilekua izatea.
  • Laguntza hori aurretik jaso ez izana.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta haren ardurapeko kideen agiri hauek:

  • Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo antzeko egiaztagiri bat.
  • Babes-neurriak ezartzen dituen kondena-epaiaren egiaztagiria.
  • Biktima babesteko agindua edo, salbuespenetan, Ministerio Fiskalaren txostena, genero-indarkeriaren zantzuak daudela dioena.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoaren arauzko txostena.
  • Eskatzaileari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egiteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria.
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailearen kopia konpultsatua.
  • Eskatzailearen hileko diru-sarrera guztien frogagiriak.
  • Eskatzailearen desgaitasuna egiaztatzen duen agiria, halakorik bada.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Baiezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskabide-orria eta agiriak jaso, egiaztatu eta erregistratu.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Eusko Jaurlaritzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Eskaera Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailera bidali.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.