Banakako udal dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Banakako laguntzak gizarte babeserako prestazio ekonomikoak dira, ez aldizkakoak, eta dirulaguntzen izaera juridikoa dutenak. Gastu espezifiko ohiko edo ezohikoei aurre egiteko baliabide eskasak dituzten familia edo pertsonei zuzenduta daude.
  • Zarauzko Udalak bergizarteratzeko emango dituen banakako laguntza ekonomiko osagarriak dira. Horien bitartez, gizarte zerbitzuen sistema publikoek estaltzen ez dituzten beharrei aurre egingo zaie (esate baterako, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerak edo Gizarte Larrialdietako Laguntzak).
  • Lehen mailako beharrak dira: janaria, arropa eta horrelakoak. Adinagatik, erroldagatik edo beste arrazoi batengatik oinarrizko errenta jasotzeko aukerarik ez duten pertsonei zuzentzen zaizkie laguntza hauek.
  • Osasun arreta. Osasun tratamenduak orohar eta, bereziki, droga-mendekotasunei buruzkoak. Elkarte terapeutikoetara eta/edo errehabilitazio zentroetara joatea eta bertan egotea, joan-etorri gastuak, bidaiak.
  • Haurtzaroa eta gazteria. Familia giroan, gizartean eta eskolan haurren eta gazteen ongizatea bultzatzeko laguntzak. Batez ere, familia giroan adin txikiko edo gaztearen garapen eta heziketan eragingo duen zailtasunen bat dagoen kasuetan.
  • Ostatua eta etxebizitza. Alokairu, interes eta kredituen amortizazio gastuak; argia, gasa eta antzekoen hornidura-gastuak; etxebizitzaren bizigarritasuna eta oinarrizko ekipamendua.
  • Beste batzuk. Orohar gizarteratze arloan beharrezkoa den beste edozein gastu ordaintzeko, eta orokorrean pertsonen eta bereziki bakarrik eta laguntzarik gabe bizi diren autonomia mugatuko pertsonen bazterkeria, isolamendu eta abandonu arriskua prebenitzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

  • Zarautzen erroldatua egotea
  • Aipatutako beharretakoren bati edo batzuri aurre egiteko diru-sarrera nahikorik ez duela egiaztatzen duenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria beteta
  • Eskatzailearen NANen fotokopia, eta bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonena; eta, hala balegokio, familia-liburua.
  • Eskatutako laguntzaren kontzeptua eta zenbatekoa.
  • Bizikidetza-unitateko kide bakoitzaren diru-sarreren eta ondasunen egiaztagiriak.
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak aurkeztu behar ditu onuradunak.
        • Gastuak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoen identifikazioko eta lokalizazioko oinarrizko datuak jasoko dira horien egiaztagirietan (IFZ edo NAN, gastuaren kontzeptua eta zenbatekoa).

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa: eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu, eskatzaileari kopia zigilatu bat eman.
        • Txostena eta ebazpen-proposamena egin.
        • Ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.
        • Laguntzaren kudeaketa, kontu-hartzailearekin batera (ordainketak, ordainagiriak...)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.