gizarte larrialdietako laguntzen eskaera gll

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte Larrialdietako Laguntzak ez dira aldizkakoak, eta dirutan ematen dira. Ohiko edo ez-ohiko gastu espezifikoei aurre egiteko eta gizarte-bazterketa prebenitu, saihestu edo arintzeko nahiko baliabide ez dituzten pentsonentzat dira.

NORK ESKA DEZAKE?

  • 4/2011 Dekretuak, urtarrilaren 18koak, Gizarte Larrialdietako Laguntzei buruzkoak, 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.
  • Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. 4/2011 Dekretuak, urtarrilaren 18koak, Gizarte Larrialdietako Laguntzei buruzkoak, 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean ulertuko da beharrezko baliabideak ez daudela.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gizarte larrialdietarako laguntza eskaera (GLL)
  • NANa edo pasaportea, eskatzailearena edo, halakorik balego, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiena.
  • 4/2011 Dekretuak, urtarrilaren 18koak, Gizarte Larrialdietako Laguntzei buruzkoak, 16. artikuluan jasotzen du kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak aurkeztu behar ditu onuradunak.
        • Gastuak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoen identifikazioko eta lokalizazioko oinarrizko datuak jasoko dira horien egiaztagirietan (IFZ edo NAN, gastuaren kontzeptua eta zenbatekoa).

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa: eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu, eskatzaileari kopia zigilatu bat eman.
        • Txostena eta ebazpen-proposamena egin.
        • Ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.
        • Laguntzaren kudeaketa, Kontu-hartzailetzarekin batera (ordainketak, ordainagiriak...)

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.