Gizarte ongizateko funtseko pentsioa (gof)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hileroko prestazio ekonomikoa da eta oinarrizko beharrak betetzeko ematen da.

Bi modalitate daude:

  • Zahartzaroko gizarte-ongizateko fondoa.
  • Desgaitasuneko gizarte-ongizateko fondoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Baliabide gutxiko herritarrek, baldin eta lan egitea galarazten dien desgaitasunen bat badute edo 65 urtetik gorakoak badira.

Betebeharrak:

  • Gipuzkoan legalki bizitzea, eta bertan erroldatuta egotea.
  • Eskatzailea bakarrik biziz gero, urtean 2.098,04 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
  • Eskatzailea familia-unitate bateko kide baldin bada, unitate horren errenta per capita aipatutako zenbatekoa baino txikiagoa izango da.
  • Hauek dira familia-unitateko kideak: ezkontideak, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen araberako izatezko bikotekideak, eta unitatean bizi diren 18 urte baino gutxiagoko seme-alabak edo lanerako gai ez diren adindunak, eta baita ere tutoretzapean dauden anai-arrebak, tutore bakar baten zaintzapean helbide berean bizi badira eta, betiere, beste familia-unitate bat osatzen ez badute.
  • Zahartzaroko pentsioa jasotzeko:
    • 65 urte beteta edukitzea.
  • Desgaitasun pentsioa jasotzeko:
  • 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
  • Gizarte Politika Departamentuko Orientazio eta Kalifikazio Atalak egindako balorazioan gutxienez % 45eko desgaitasuna aitortuta edukitzea, eta lana lortzeko zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gizarte ongizate fondoko pentsioaren eskaera (GOF)
  • Eskabide-orria, ereduari jarraiki egina.
  • Interesdunaren NAN; adingabekorik izanez gero, familia-liburua ere bai.
  • Borondatezko ordezkaritza izanez gero, ordezkariaren NAN.
  • Titularra nor den jakinarazteko eredua eta kontu zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
        • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli egin behar dira.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.