Kotizatu gabeko pentsioak (KGP)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bizitzako oinarrizko beharrei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez duten adinekoentzat edo desgaitasuna dutenentzat da Gizarte Segurantzako pentsio hau.

Bi mota daude:

  • ERRETIROKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
  • ELBARRITASUNEKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).

NORK ESKA DEZAKE?

Baliabide gutxiko pertsonek, baldin eta gutxienez % 65eko desgaitasuna badute edo 65 urtetik gorakoak badira.

Orokorrak:

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea (ikusi informazio osagarria).

Elbarritasuneko pentsioa:

  • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea, eta gutxienez 5 urtez bertan bizitakoa izatea (horietatik 2 behintzat KGPren eskaera aurkeztu aurreko biak izanda).
  • % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna izatea.
  • Hirugarren Baten Laguntzako osagarria jasotzeko (HBL), % 75eko gutxieneko desgaitasuna behar da, eta Mendekotasuna Baloratzeko Baremoan (MBB) gutxienez gradu bat izatea.

Erretiroko pentsioa:

  • Gutxienez 65 urte izatea.
  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea, eta gutxienez 10 urtez bertan bizitakoa izatea (horietatik 2 behintzat KGPren eskaera aurkeztu aurreko biak izanda).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Kotizatu gabeko pentsioaren eskaera
  • Eskatzailearen NAN edo AIZ.
  • Errolda ziurtagiriak: Espainiar estatuan 5/10 urtetan (desgaitasuna/erretiroa) erroldatuta egon dela egiaztatu behar da. Gipuzkoan bizi izan den epealdietako errolda-ziurtagiria ez da aurkeztu beharrik.
  • Diru-sarrerak: urtean zehar eskatzaileak izango dituen diru-sarreren aurreikuspena: alokairuak, kapitalen interesak, atzerritik jasotako diru sarrerak…
  • Pentsioa ordaindu ahal izateko kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia. Kontuak eskatzailearen izenean egon behar du.
  • Atzerrian jaio diren pertsonak: Estatuan legez bizi izandako aldien agiria, Atzerritarren Bulegoak egindakoa. 5/10 urtez (desgaitasuna / erretiroa) egoitza-baimena izan dela egiaztatu behar da.
  • Bananduak/dibortziatuak: banaketaren epaiaren fotokopia, eta, halakorik balego, hitzarmen arautzailea.
  • Judizialki ezgaitutakoak: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Eskatzailea senitartekoekin bizi denean (ezkontidea, seme-alabak, bilobak, gurasoak, aiton-amonak eta anai-arrebak), hauek ere aurkeztu beharko dira:
    • Senitarteko horien NANaren edo AIZen kopia.
    • Senitarteko horien urteko diru-sarreren aurreikuspena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        • 14 ordainketa (12 hileroko eta aparteko 2 ordainsari, ekainean eta azaroan)
        • Errentaren eta diru-sarrera gabeziaren arabera kalkulatuko da zenbatekoa.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Onuradunek besteak beste ondorengo BETEBEHARRAK izango dituzte:

        • Pentsioa jasotzeko eskubidea edo horren zenbatekoa aldatzen duen edozein gorabeheraren berri eman behar dute, 30 egun baino lehen.
        • Urtero diru sarreren aitorpena egingo dute.
        • Oker jasotako zenbatekoak itzuli egingo dituzte.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.