Zerbitzuari lotutako dirulaguntza jasotzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Prestazio ekonomiko honen helburua da kontratatutako plaza pribatuaren kostua ordaintzen laguntzea, harik eta mendekotasun egoeran dagoen pertsona plaza publiko edo itundutako bat lortzeko itxaron-zerrendan dagoen artean.
  • Laguntza ekonomikoaren zenbatekoa aldatu egiten da, mendekotasun mailaren eta egoeraren arabera.©

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak, edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.

  • Estatuan bizitakoa izatea, gutxienez bost urtez, eta horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izatea. Espainiar nazionalitatea dutenek egoitza efektiboa egiaztatu beharko dute (errolda) epe horietan, eta atzerritarrek legezko egoitza (egoitza baimena). Bestalde, Europako Batasuneko beste edozein herrialdetan legez bizitako epeak ere Estatuan eginak balira bezala kontatuko dira baldintza honen ondorioetarako.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea, eta bertan bizitzea.
  • Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea edozein gradutan.
  • Egoitza-zerbitzuari lotutako prestazioaren kasuan, egoitzako itxaron-zerrendan egotea. Behin prestazioa onartuta, itxaron-zerrendatik baja emanda ere (eskainitako plaza publikoari uko egiteagatik), onuradunak prestazio hau jasotzen jarraitu ahal izango du.
  • Eguneko zentroko zerbitzuari lotutako prestazioaren kasuan, itxaron-zerrendan hiru hilabete baino gehiago egon behar da.
  • Kontratu batekin ziurtatzea zentro pribatu batean jasotzen duela zerbitzua, eta zentro hori behar bezala homologatuta egotea Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasunaren arretarako. Salbuespenez, Gizarte Politikako Departamentuak baimendu ahal izango du zerbitzua Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko zentro batean ematea, gehienez 6 hilabetean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoaren eskaera.
  • Zentro pribatuarekin sinatutako kontratua.
  • Kobratzeko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
  • Prestazioa murriztuko duen beste laguntza berdintsu bat jasotzen bada, horren egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Atzerritarren kasuan: Estatuko lurraldean (edo Europako Batasunean) legez gutxienez 5 urtez bizitzearen egiaztagiria, horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari hitzordua emango zaio gizarte langilearekin

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Urtearen lehen hiruhilekoan, aurreko urtean izandako benetako gastuak frogatu beharko dira; gastu horiek ezingo dira jasotako prestazioa baino txikiagoak izan.
        • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehienezko epean jakinarazi behar da.
        • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli egin behar dira.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.