Laguntza pertsonalerako prestazioa jasotzeko eskaera (lppe)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Laguntza ekonomiko honen bitartez, mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko laguntzaile pertsonalen kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzen lagundu nahi da. Helburuak dira hezkuntzara eta/edo lanera sartzea, pertsona komunitatean erabat integratzea eta parte hartzea eta, era berean, eguneroko oinarrizko jardueretan bizimodu autonomoagoa izatea.
  • Laguntza ekonomikoaren zenbatekoa aldatu egiten da, mendekotasun mailaren eta egoeraren arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun egoeran dauden pertsonek eska dezakete, betiere I gradua 2 maila edo gehiagoko mendekotasuna aitortuta badute.

Eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

  • Estatuko lurraldean legalki bizi izatea gutxienez 5 urtez, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak izanda. 5 urtetik beherako umeen kasuan, eskakizun hori umea zaintzako ardura dutenek bete beharko dute.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  • Zerbitzua Gipuzkoan eman behar da.
  • Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea, eskubidea ematen duen edozein gradutan.
  • Prestazio horren egokitasuna baieztatuta egotea, mendeko pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bitartez.
  • Hartzaileak hiru urte baino gehiago izatea.

Laguntzaile pertsonalek honakoak bete beharko dituzte:

  • 18 urtetik gorakoa izatea eta legez Gipuzkoan bizitzea.
  • Hartzailearen senitartekoa ez izatea eta gai izatea laguntza pertsonalak eskatzen dituen zerbitzuak emateko.
  • Gizarte Segurantzaren afiliazioa, alta eta kotizazioa ziurtatzea.
  • Zerbitzuak emateko kontratua edukitzea, nahiz empresa baten bitartez nahiz zuzenean hartzailearekin edo bere ordezkariarekin.
  • “Pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta emateko" lanbide kualifikazioa izatea, edo laguntzaile pertsonal moduan lanean aritzeko salbuespeneko edo behin-behineko gaikuntza izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoaren eskaera
  • Laguntzaile pertsonalaren NANa edo AIZ.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonak laguntzaile pertsonalarekin edo zerbitzua eskaintzen duen enpresarekin sinatutako kontratua.
  • Laguntzailearen Gizarte Segurantzako altaren egiaztagiria (zerbitzua pertsona batek ematen badu bakarrik)
  • Laguntzaile pertsonalaren lanbide kualifikazioa egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri profesionala, edo, bestela, lan egiteko behin-behineko edo salbuespeneko gaikuntzaren agiria.
  • Kobratzeko kontu korrontearen titulartasun egiaztagiria.
  • Prestazioa murriztuko duen izaera berdintsuko beste laguntza jasotzen bada: egiaztagiria.
  • Judizialki ezgaituen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
  • Atzerritarren kasuan: Estatuko lurraldean (edo Europako Batasunean) legez gutxienez 5 urtez bizitzearen egiaztagiria, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurre-aurrekoak izanda.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Urtearen lehen hiruhilekoan, aurreko urtean izandako benetako gastuak frogatu behar dira, eta gastu horiek ezingo dira jasotako prestazioa baino txikiagoak izan.
        • Gehienez ere 30 eguneko epean jakinarazi behar da prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragiten dion edozein aldaketa, eta bereziki laguntzaile pertsonalaren edozein aldaketa.
        • Onuradunek erraztasunak emango dizkiete gizarte zerbitzuetako langileei, prestazioaren egokitasuna aztertzeko etxera egiten dituzten bisitetan.
        • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli egin behar dira.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.