Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren eskaera (fizpe)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familia inguruko zaintzaile ez profesionalak mendeko pertsonari emandako arretaren gastuak estaltzeko laguntza.

Laguntza ekonomikoaren zenbatekoa aldatu egiten da, mendekotasun mailaren eta egoeraren arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun egoeran dauden pertsonek, edo legezko ordezkariek.

Eskatzaileak bete beharreko baldintzak:

  • Estatuko lurraldean legalki bizi izatea gutxienez 5 urtez, horietatik 2 behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda. 5 urtetik beherako umeen kasuan, umea zaintzeko ardura dutenek bete beharko dute eskakizun hori.
  • Gipuzkoan erroldatuta egotea, eta bertan bizitzea.
  • Zerbitzua Gipuzkoan eman behar da.
  • Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea, eskubidea ematen duen edozein gradutan.
  • Prestazio hori egokia dela baieztatuta egotea, mendekotasuna daukan pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek egindako txostenaren bitartez.
  • Mendekotasun egoerarako beharrezkoak diren arreta eta zaintza etxean ematea, eta zaintza horiek egokiak izatea mendekotasun gradu eta mailaren beharretarako.
  • Etxeko elkarbizitza eta bizigarritasun baldintzak egokiak izatea, zaintza ondo emateko.

Zaintzaileak honakoak bete beharko ditu:

  • Mendekotasuna daukan pertsonaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea, edo odol, ezkontza edo adopzio bidez senidea izatea hirugarren ahaidetasun graduraino, eta mendeko pertsonarekin bizitzea eta etxe berean erroldatuta egotea. Familia-lotura hori ez da eskatuko erlijiosoek euren komunitateko beste kideei zaintzak eskaintzen dizkietenean.
  • 18 urtetik gorakoa izatea eta legez Gipuzkoan bizitzea.
  • Zaintzaileak prestazioa onartu eta ondorengo 6 hilabetetan, zainketei buruz Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako oinarrizko prestakuntza egin beharko du. Salbuetsita daude 75 urtetik gorako zaintzaileak.
  • Zaintzaileak ezingo dizkio bere zerbitzuak eskaini, etxe berean edo beste batean, laguntzaile pertsonal bezala, mendekotasun egoeran bizi diren bi pertsona baino gehiagori.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Gehienez ere 30 eguneko epean jakinarazi behar da prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragiten dion edozein aldaketa, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.
        • Onuradunek erraztasunak emango dizkiete gizarte zerbitzuetako langileei, prestazioaren egokitasuna aztertzeko etxera egiten dituzten bisitetan.
        • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli egin behar dira.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.