Bizimodu independientea egiteko laguntza ekonomikoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomian eta gizarteratzean laguntzea. Dirulaguntzak ematen dira behar duten laguntza pertsonala kontratatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Desgaitasun edota mendekotasun egoeran dauden pertsonak.

Baldintzak:

  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Egoitza-baliabideak erabiltzeari uko egin, eta bakarrik bizitzeko edo bere familia-unitatea eratzeko hautua egitea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea gutxienez urtebete lehenagotik.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonaren kalifikazioa izatea edo, ezgaitua izanik, beste norbaiten laguntza behar izatea, 15 puntuko edo gehiagoko balorazioarekin (edo MBB balorazioan 25 puntu edo gehiagorekin).
  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) edo, hori ezinezkoa bada, familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE) eskatuta edukitzea, horiek jasotzeko eskubidea baldin badu behintzat.
  • Etxebizitza egokia edukitzea.
  • Laguntza pertsonaleko azpiegitura nahikoa edukitzea.
  • Bideragarritzat joko den bizitza independenterako proiektua aurkeztea.
  • Laguntzaile pertsonalaren lan-kontratua eta Gizarte Segurantzako alta egiaztatzea, programan dagoen denbora osoan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • NAN
  • Diru-sarreren ziurtagiri eguneratua.
  • Bizimodu independentearen proiektua.
  • Laguntzaile pertsonalen lan-kontratua eta gizarte segurantzako alta, diru-laguntza jasotzen hasi ahal izateko.
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Gehienez egoitzetan eskatzailearen antzeko premia duten pertsonei laguntza zerbitzu hori emateko ezarrita dagoen prezioa.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.