Herriko hedabideei dirulaguntza izenduna

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskararen erabilera areagotu eta normaltzeko bidean urratsak emateko

NORK ESKA DEZAKE?

Izendunak dira eta aurrekontuan diru-atal izenduna aurreikusten da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dituela ziurtatzen dituzten agiriak (eskatzaileek aukera izango dute adierazpenaren bidez Zarauzko Udalari baimena ematea informazio hau berak eska dezan).

Dirulaguntza justifikatzeko garaian:

  • Jarduera-memoria
  • Kontabilitate-egoerak jasotzen dituen justifikazio-kontua: galera eta irabazien kontua; balantzea eta, urteko saldoak eta mugimenduak.

NON ESKATZEN DA?

Dirulaguntza izenduna da, eta zuzenean tramitatzen da

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez da eskaerarik aurkeztu behar. Dirulaguntza zuzenean tramitatzen da.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

EUSKARA - EUSKARA

OHARRAK

  • Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunarekin zorrik ez dela ziurtatuko da.
  • Dagokion epean justifikatu beharko dira dirulaguntza hauen erabilera.
  • Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon behar du.

Geroagoko tramiteen laburpena

  • Teknikariak txostena egin.
  • Ebazpen proposamena egin.
  • Fiskalizatu
  • Ebazpena egin
  • Interesdunari jakinarazi
  • Ordaindu

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Euskara

Fitxategiaren xedea: Normalizazio planak, antolaketa eta euskararen sustapen eta erabilerako politiken kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.