Euskara eta UEUko ikastaroak egin dituztenei dirulaguntzak ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztar orori dirulaguntzak ematea. Era berean, Udan euskara ikasi edota UEUko ikastaroak euskaraz egin dituzten herritarrei ere matrikula gastuetarako dirulaguntza emango zaie.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza hauek betetzen dituenak:

  • Ikasturtean zehar euskalduntze edo alfabetatze ikastaroren bat edo, udan euskarazko ikastaroa edo UEUko euskarazko ikastaroren bat egin duenak.
  • Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
  • Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Euskara ikastaroak: eskabidea
  • Eranskina: zinpeko aitorpena
  • NANaren fotokopia
  • Matrikularen ordainagiria
  • Euskaltegiaren edo UEUren bertaratze-ziurtagiria
  • Ikastaroa Zarauzko euskaltegietatik kanpoko euskaltegiren batean egiten bada, hori horrela egitearen arrazoiak zeintzuk diren azaldu beharko da idatziz. Kanpoan egindako ikastaro berbera Zarauzko bi euskaltegietako edozeinetan egiterik balego, ez da dirulaguntzarik emango.
  • Langabeen kasuan, Lanbideren “Izen ematearen aldiei buruzko txostena” eta “lan bizitzaren ziurtagiria” (ikasturteak irauten duen bitartean LANBIDEn izena emanda egon beharko du eskatzaileak).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa. (10 egun akatsak zuzentzeko)
        • Eskabidea Euskara Departamentura bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        EUSKARA - EUSKARA

        OHARRAK

        • Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.
        • Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunarekin zorrik ez dela ziurtatuko da.
        • Dagokion epean justifikatu beharko dira dirulaguntza hauen erabilera.
        • Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon behar du.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren izapidea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailera bidali
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Ordaindu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Euskara

        Fitxategiaren xedea: Normalizazio planak, antolaketa eta euskararen sustapen eta erabilerako politiken kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.