Webguneak euskaraz jartzeko, dirulaguntzak norgehiagoka araubidez ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herriko establezimendu eta entitateek webguneak euskaraz jartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza hauek betetzen dituenak:

  • Zarautzen izatea helbide fiskala.
  • Edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Honek ez du eragozten beste hizkuntzaren batean ere izatea.
  • Hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak dira.
  • Webgunea elikatzea: bisita kopurua neurtzea, eguneratzea eta kalitatezkoa zein erabilgarria izatea.
  • Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du.
  • Aurreko urteko deialdiaren epea bukatzen denetik aurtengo deialdiko epea bukatzen denerarteko faktura aurkezten dutenak

Dirulaguntza deialdi honen aplikazio eremutik kanpo geratuko dira:

  • Webgune pertsonalak.
  • Edozein eratako edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako guneak.
  • Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa dutenak.
  • Alderdi politikoen webguneak.
  • Edukietara sartzeko edonolako mugakizuna jartzen dutenak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.
  • Udalak lehendik diruz lagundutako webguneak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Webguneak: eskabidea
  • Eranskina: zinpeko aitorpena
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartela
  • Gastuen jatorrizko fakturak eta dagozkien ordain agiriak.
  • Diruz lagunduko den jardueraren memoria edo txostena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa. (10 egun akatsak zuzentzeko)
        • Eskabidea Euskara departamentura bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        EUSKARA - EUSKARA

        OHARRAK

        • Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.
        • Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunarekin zorrik ez dela ziurtatuko da.
        • Dagokion epean justifikatu beharko dira dirulaguntza hauen erabilera.
        • Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon behar du.
        • Udalak behin bakarrik emango du web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntza. Dirulaguntza eskatzaileak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du web guneak hala izaten jarraituko duela hortik aurrera, web gunea gaztelania hutsean izateko aukera guztiz baztertuta.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren izapidea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailera bidali
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Ordaindu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Euskara

        Fitxategiaren xedea: Normalizazio planak, antolaketa eta euskararen sustapen eta erabilerako politiken kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.