Establezimenduetako irudi korporatiboak euskaraz jartzeko dirulaguntzak norgehiagoka araubidez ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herriko establezimenduetako irudi korporatiboak euskaraz jartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza hauek betetzen dituenak:

  • Helbide fiskala eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zarautzen duten pertsonek edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak.
  • Establezimenduak beharrezko lizentziak izatea.
  • Establezimenduko irudi korporatiboa euskara hutsean jarri eta euskara zuzena eta egokia erabiltzen duenak.
  • Ez da dirulaguntzarik emango irudi korporatiboa osatzen duten elementuetan izen berezia bakarrik agertzen denean; langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
  • Aurreko urteko deialdiaren epea bukatzen denetik aurtengo deialdiko epea bukatzen denerarteko faktura aurkezten dutenak
  • Udalak behin bakarrik emango du irudi korporatiboko elementuak euskaraz sortzeko edo gaztelaniazkoak euskaratzeko dirulaguntza. Dirulaguntza eskatzaileak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako irudi-korporatiboko elementuak euskaraz izaten jarraituko dutela hortik aurrera ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Irudi Korporatiboak: eskabidea
  • Eranskina: zinpeko aitorpena
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartela.
  • Gastuen jatorrizko fakturak eta dagozkien ordain agiriak
  • Diruz lagundutako elementuaren ale bat (eta hori ezinezkoa denean, argazki bat).
  • Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa. (10 egun akatsak zuzentzeko)
        • Eskabidea Euskara departamentura bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        EUSKARA - EUSKARA

        OHARRAK

        • Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.
        • Lehen proposamena egin aurretik, diru-laguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzaren eta Foru Ogasunarekin zorrik ez dela ziurtatuko da.
        • Dagokion epean justifikatu beharko dira diru-laguntza hauen erabilera.
        • Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon behar du.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren izapidea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailera bidali
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Ordaindu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Euskara

        Fitxategiaren xedea: Normalizazio planak, antolaketa eta euskararen sustapen eta erabilerako politiken kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.