Euskara Departamentuko dirulaguntzak emateko deialdia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskararekiko motibazioa, euskara bera ikertzea, ezagutzea eta erabiltzea sustatzeko urtean zehar egiten diren jarduerei dirulaguntzak ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Dirulaguntza hauek irabazi-asmorik gabeko kultur edo gizarte elkarteek, legez eratuak, dagokien erregistroetan inskribatuak, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) dutenak eta beren jarduerak nagusiki Zarauzko udalerrian egiten dituztenek eskatu ahal izango dituzte.
  • Irakaskuntza-zentroak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.
  • Pertsonen eskubideen aurkakoak edo iraingarriak diren edukiak dituzten jarduerak edo programak ez dira onartuko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza justifikatzeko garaian:

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa. (10 egun akatsak zuzentzeko)
        • Eskabidea Euskara sailera bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        EUSKARA - EUSKARA

        OHARRAK

        • Eskaera epea: deialdiak adierazten duena.
        • Lehen proposamena egin aurretik, dirulaguntzaren onuradunak Udalarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Foru Ogasunarekin zorrik ez duela ziurtatuko da.
        • Dagokion epean justifikatu beharko dira dirulaguntza hauen erabilera.
        • Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren gastu-aurrekontuaren %75 gaindituko.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Instruktoreak balorazioa eta proposamena egin.
        • Balioespen batzordeak aztertu eta bere txostena egin.
        • Entzunaldiaren izapidea bete.
        • Ebazpen proposamena egin.
        • Kontu-hartzailera bidali
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Ordaindu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Euskara

        Fitxategiaren xedea: Normalizazio planak, antolaketa eta euskararen sustapen eta erabilerako politiken kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.