Trafiko arauak hausteagatik izapidetutako espedienteetan gidaria identifikatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailuaren titularrak gidaria identifikatu dezake, arau-haustearen unean, ibilgailuaren gidaria ez bazen izan, eta agenteek ezin izan bazuen salaketaren jakinarazpena zuzenean gidariari entregatu.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak edo gidaria berak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gidaria identifikatzea
  • Salaketa-orriaren kopia edo salaketaren jakinarazpena.
  • Gidari baimenaren kopia. Identifikatzeko behar diren datu guztiak: izen-abizenak, NAN zenbakia eta helbidea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, erregistratzea (horretarako eskaneatu ere).
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
        • Sailari bidaltzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

        Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.