Trafiko arauak hausteagatiko salaketen deskargu-orria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Alegazioak aurkeztea trafiko eta TAO alorrean eginiko arau-hausteengatik jarritako isunen aurka

NORK ESKA DEZAKE?

Udal Trafiko Ordenantzaren eta Trafikoaren inguruko Legearen aurka eginiko arau-hausteengatik isuna jasotako pertsonak edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Deskargu plegua
  • Salaketa-orriaren kopia edo salaketaren jakinarazpena.
  • Alegazioan argudiatutakoaren ziurtagiriak, halakorik badagokio. (larrialdietako medikuaren txostena, matxuren ziurtagiria eta abar)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urte 1

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, erregistratzea (horretarako eskaneatu ere).
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
      • Bideratzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Instruktorea: udaltzaingoko ofizialordea

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

      OHARRAK

      Isuna edo zigorra %50eko deskontuarekin ordaindu baldin bada, horrela ordaintzeak, alegazioari uko egitea suposatzen du.

      Alegazioak aurkezten badira galdu egingo da %50eko deskontua egiteko eskubidea.

      ALEGAZIOAK aurkezteko epeak:

      • Isunaren aurka: 20 egun natural jakinarazten zaionetik..

      ERREKURTSOAK aurkezteko epeak:

      Isunaren aurka:

      • Berraztertzeko errekurtsoa, hilabete bat jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
      • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2 hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.

      Premiamenduzkoaren aurka:

      • Berraztertzeko errekurtsoa, hilabete bat jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
      • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2 hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.

      PRESKRIPZIOA:

      Arau-haustea: Hiru hilabete arau-hauste arinetarako eta sei hilabete arau-hauste larri eta oso larrietarako.

      Isuna: 4 urte. Administrazio-bidean finko egiten den egunaren hurrengotik aurrera.

      Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak

      Administrazioaren isiltasuna, kasu guztietan negatiboa da.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Txostena – Ebazpen Proposamena
      • Ebazpena
      • Bideratu dagokion sailari (TAO bulegoa)
      • Interesdunari jakinaraztea

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

      Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.