Zorrak eta zuzenbide publikoko obligazioak konpentsatzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalaren eta zergadun baten arteko zorra kitatzeko modua.

NORK ESKA DEZAKE?

Egintza administratibo bidez aldeko kredituak aitortuak dituen zerga-obligaziodunak, bere erantzule subsidiario edo solidarioak, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Eskatutako zorraren xehetasunak
  • Udal kontu-hartzailetzako ziurtagiri bat, honakoa adieraziko duena: kreditu bat dagoela aitortuta, baina ordaindu gabe, eta kreditu hori ordaintzeko izapideak etenda daudela, interesdunak hala eskatuta, harik eta konpentsazio-prozeduraren ebazpena jakinarazten den arte.
  • Bidegabeko ordainketengatik sortutako kreditua bada, hori aitortzen duen egintzaren kopia, ebazpena edo epai irmoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu
      • Erregistroan sarrera eman eta kopia itzuli interesdunari
      • Diruzaintza Departamentura bidali.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      DIRUZAINTZA - DIRUZAINTZA

      OHARRAK

      • Eskaera borondatezko epean egiten bada, ez da hasiko epe exekutiboa, baina interesak bai sortuko dira: borondatezko epea bukatzen denetik ebazpenaren jakinarazpenak emandako epea bukatzen den arte.
      • Eskaera epe exekutiboan egiten bada, ez da etengo premiamendu-prozedura. Etenda geratuko da, ordea, enbargatutako ondasunak besterentzeko prozedura, harik eta ebazpena eman arte.

      Ondorioak:

      • Zorra automatikoki kitatuko da konpentsazio-eskaera egiten den unean, baldin eta eskatutako betebehar guztiak une horretan betetzen badira. Eta hala ez bada, baldintza horiek betetzen diren unean.
      • Kreditua zorra baino txikiagoa bada, bien arteko aldea biltzeko prozedura jarraituko da.
      • Kreditua zorra baino handiagoa bada, bien arteko aldea ordainduko zaio interesdunari.
      • Udalak ofizioz konpentsatuko ditu epe exekutiboan dauden zerga-zorrak.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Bete beharreko baldintzak egiaztatu
      • Kontu-hartzailearen txostena (aitortutako eskubideei buruzkoa)
      • Diruzaintzaren proposamena
      • Alkatearen ebazpena
      • Dagokion arlora bidali: Diruzaintza / Zerga-bilketa
      • Interesdunari jakinarazi

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.