Errekurtsoak prozedura exekutiboari

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diruzainaren aurrean jarritako berraztertze-errekurtsoak

Premiamendu-probidentziari kontra egiteko zioak:

Premiamendu-probidentzia: administrazioak erabiltzen duen prozedura da, borondatezko ordainketa-denboraldiaren ondoren ordaindu gabeko zorrak kobratzeko.

Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 171.3 artikuluan jasotakoaren arabera, hauek izan daitezke errekurtsoa aurkezteko arrazoiak:

  • Zorra preskribatzea edo erabat deuseztatu edo iraungitzea
  • Zorra etetea, konpentsatu edo geroratzeko eskatzea, borondatezko epean dagoenean
  • Likidazioa ez jakinaraztea
  • Likidazioa baliogabetzea
  • Zorduna edo zorra identifikatzea eragozten duen akatsa edo omisio bat izatea

Enbargo eginbidearen kontra egiteko zioak:

Enbargoaren jarduna: Premiamendu-probidentzia zorra ordaintzeko emandako hilabeteko epea amaitu ondoren hasten da. Enbargo bakoitzeko eginbide bat egingo da, eta jarduera horrekin zerikusia duen pertsonari jakinaraziko zaio.

2/2005 Foru Arau Orokorrak, martxoaren 8koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergenak, 174.3 artikuluan jasotakoaren arabera, enbargo dilijentziaren aurka, bakarrik ondoko kontrakotasun arrazoiak izango dira onargarriak:

  • Zorra amaitzea, edo ordainketa exijitzeko eskubidea preskribatzea
  • Premiamendu-probidentzia ez jakinaraztea
  • 2/2005 Foru Arauan jasotako enbargo-arauak ez betetzea
  • Zerga-bilketako prozedura etetea
  • Ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimenduta egotea

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu
      • Sarrera-erregistroa eman eta kopia itzuli interesdunari
      • Diruzaintza Departamentura bidali

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Espedientea kudeatzen duen departamentuak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      DIRUZAINTZA - DIRUZAINTZA

      OHARRAK

      HONAKO HAUEK AURKEZ DITZAKEZU:

      • Ezinezkoa da berraztertze-errekurtso bera bi aldiz aurkeztea.
      • Berraztertze-errekurtsoaren berariazko edo isileko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Donostiako Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Halaber, beste edozein errekurtso ere jarri dezake hala nahiko balu.
      • Berraztertze-errekurtsoa jartzeak ez du premiamendu-prozedura etengo. Dena den, premiamendu prozedura eten egingo da, interesdunak hala eskatuta, baldin eta bermea jartzen badu edo frogatzen badu akats materiala, aritmetikoa edo izatezkoa egin dela bere kaltetan.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Txosten teknikoa
      • Diruzaintzaren ebazpena (errekurtsoa onartu edo ezesten duena) eta horren jakinarazpena

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.