Zorrak gerorateko edo zatikatzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera, egoera ekonomiko-finantzarioak aldi batez ordainketa egitea eragozten duenean.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak, haren legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 7 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu
      • Sarrera-erregistroa eman eta kopia itzuli interesdunari
      • Zerga-bilketa Departamentura bidali

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      DIRUZAINTZA - DIRUZAINTZA

      OHARRAK

      100,00 eurotik beherako kopuruak ezingo dira zatikatu edo geroratu, ez eta 50,00 eurotik beherako frakzioak egin ere, zatikapenen kasuan.

      Zorraren kopuruaren arabera, ondorengo epeak emango dira:

      • 100,01 eta 150€ euro bitarteko zorrak.. ........................... 2 hilabete
      • 150,01 eta 1.000€ euro bitarteko zorrak........................... 3 hilabete
      • 1.000,01 eta 10.000€ euro bitarteko zorrak.. .................12 hilabete
      • 10.000,01 eta 20.000€ euro bitarteko zorrak............ .....18 hilabete
      • 20.000,01 eta 100.000€ euro bitarteko zorrak ...............24 hilabete

      Geroratzeko/zatikatzeko eskaera bat onartua izateko ezinbestekoa izango da lehen kuota gutxienez ordainduta edukitzea zatikatzeetan, edo zenbatekoaren % 10 geroratzeetan.

      Ordaintzeko azken egunak: hil bakoitzeko 10ean eta 25ean.

      Ez da eskaera berririk onartuko, baldin aurrekoa bete ez bada (Zerga-bilketak aldeko txostena egiten ez badu, behintzat).

      Geroratze-eskaeraren tramitazioa onartzeak berekin ekarriko du zorraren isileko geroratzea (aplazamiento tácito), harik eta hura ebatzi arte.

      Bide exekutiboan dauden zorrak zatika ordaintzeko eskaera aurkeztu ahal da, harik eta enbargatutako ondasunak besterentzeko erabakia zergadunari jakinarazten ez zaion bitartean.

      Zatikaketzea denean, bi zati ordaintzen ez badira bere epemugan, ordaintzeko dauden zati guztiak mugaeguneratuak kontsideratuko dira, eta osotasunari dagokion prozedura jarraituko da. Zorra geroratzea den kasuetan, bere epemugan ordaintzen ez bada, bide exekutiboa hasiko da eta geroratutako zorra eskatuko da, dagokion interesekin eta errekarguarekin.

      Zatikatzeak epe exekutiboan eskatu badira eta bi epe ordaindu gabe badaude, premiamendu-bidea hasiko da berehala eta pilatutako zor guztia hartuko du.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Zerga-bilketako txosten teknikoa
      • Diruzaintza Departamentura bidali, proposamena egiteko
      • Alkatearen ebazpena
      • Interesdunari jakinarazi
      • Zerga-bilketa Departamentura bidali, ordainketaren jarraipena egiteko

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.