Bidegabeko ordainketa itzultzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bidegabeko ordainketak itzultzeko eskaera, legez jarritako kasuetan (besteak beste, bi aldiz ordaintzeagatik edo zenbateko handiagoa ordaintzeagatik).

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak, haren legezko ordezkariak edo titularrak baimendutako pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu
      • Sarrera-erregistroa eman eta kopia interesdunari itzuli
      • Zerga-bilketa Departamentura bidali

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      DIRUZAINTZA - DIRUZAINTZA

      OHARRAK

      • Ordainketa ordainagiriaren titularrari egingo zaio.
      • Ordainketa gehienez ere bi hilabeteren barruan egin beharko da.
      • Ordainketak hil bakoitzeko 15ean eta 30ean egiten dira.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Zerga-bilketan, jasotako informazioa egiaztatu eta txosten teknikoa prestatu
      • Diruzaintzara bidali, proposamena egiteko
      • Alkateak edo hark eskuordetzen duen organoak ebatzi
      • Diruzaintzara bidali, ordaintzeko

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.