Ordainketak egunean izatea frogatzen duen ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Agiri honek egiaztatzen du zergadunak ordainduta dituela bere obligazio guztiak (tasak, prezio publikoak, zergak eta trafikoko isunak), ura eta zaborra izan ezik.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek edo horien ordezkariek edo baimendutako pertsonak.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: NAN

Bere ordezkariak edo baimendutako pertsonak eskatzen badu:

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 7 egun

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu
      • Sarrera-erregistroa eman eta kopia interesdunari itzuli
      • Zerga-bilketa Departamentura bidali

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Espedientea kudeatzen duen departamentuak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      DIRUZAINTZA - ZERGA-BILKETA

      OHARRAK

      Beste udal departamentuek ere eska dezakete ziurtagiri hau (diru-laguntzak, TAO lizentziak, beladoreak, etab.).

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Behar diren datuak egiaztatu
      • Zerga-bilketak txostena egin
      • Idazkaritzara bidali, ziurtagiria egiteko
      • Interesdunari ziurtagiria eman

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.