Katastroan titulartasuna aldatzea eta hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga likidatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Higiezin-eskualdatze baten ondorioz Udal Katastroan titulartasuna eguneratzea (eta, ondorioz, ordainagirien titulartasuna ere eguneratzea) eta gainbalioa likidatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gainbalioak, katastro eguneraketa
  • NAN
  • Zerga sortu duten egintzak edo kontratuak jasotzen dituen eskrituraren kopia.
  • Eskatu diren salbuespenen edo hobarien ziurtagiria, halakorik balego.
  • Gainbalioaren hobari-eskaera, halakorik balego.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoak:
      • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez
        ZARAUTZ

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 4 urte
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez da horrelakorik behar

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
      • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
      • Kontu-hartzailetza Departamentura bidali (Errentak)

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

      OHARRAK

      Eskriturak jasotzen direnean, ez zaie sarrera ofizialik emango. Likidazioa egin ondoren, titularrei itzuliko zaizkie kopiak, hala eskatu badute, eta bestela suntsitu egingo dira.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      • Programaren datu-baseak eguneratu.
      • Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioa egin eta jakinarazi

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

      Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.