Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ) itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga itzultzeko eskaera, behin betiko bajagatik edo suntsitzeagatik, edo behin-behineko baja eman zaiolako Trafiko Buruzagitzan lapurretagatik.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuen titularrak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • TMIZ: behin betiko baja dela eta itzulketa eskaera
  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina. Kontu-korronte zenbakia adierazi behar da (20 zenbakiak), ordainketa egiteko.
  • Ordaindutako ordainagiria.
  • Trafikoko Buruzagitzan izapidetutako behin betiko baja

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Momentuan likidazio osagarria egin.
        • Ebazpena, dekretuz.
        • Zerga-bilketari eta Kontu-hartzailetzari jakinarazi.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KONTU-HARTZAILETZA - ERRENTAK

        OHARRAK

        KASU BEREZIAK:

        1.- Zerga-errolda onartu baino lehenagoko bajak, martxoa baino lehenagokoak:

        Prozedura:

        • Baja egiaztatu
        • Altan egon den hilabeteen likidazioa egin eta jakinarazi.
        • Erroldan baja eman

        2.- Borondatezko kobrantza-epeetan egindako bajak, eta erroldako ordainagiriak oraindik ordaindu gabe daudenean:

        Prozedura:

        • Baja egiaztatu
        • Altan egon den hilabeteen likidazioa egin eta jakinarazi.
        • Erroldako ordainagiriak ezabatzeko prozedura hasi.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Kontu-hartzailetza Departamentuak ordainagiria prestatu.
        • Ordainketa egin eskabide-orrian adierazitako kontu-korrontean.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.